Eguraldi petralarekin izan bada ere itzuli da eguenetako merkatu txikia

Barren.eus 2020ko eka. 4a, 13:57

Koronabirusa dela-eta hiru hilabetez egin gabe egon eta gero, gaur egin dute berriro eguenetako merkatu txikia, Aita Agirre plazan eta Lekuederren. Zoritxarrez eguraldiak ez die gehiegi lagundu, "prezipitazio handiagatik" abisu horian gara-eta.

Udazken itxurako eguraldia ekarri digu eguenak, eta merkatu txikiko saltzaileak eta erosleak izan dira gehien igarri dutenetarikoak. Euskalmet meteorologia agentziak iragarri du abisu horian gaudela eta "zenbait lekutan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daiteke, bereziki kostaldean".

Covid-19 gaitzak eragindako osasun-krisia hasi aurreko salmenta postu guztiak, 18 denera, itzuli dira gaur merkatu txikira. Hartu behar izan dituzten segurtasun eta higiene neurriez gainera, eremu publikoaren okupazioa handitu du Elgoibarko Udalak, eta azokak Lekueder parkea eta Aita Agirre plaza hartu ditu.

∞Lotura duten albisteak:

2020 06 04 merkadilloa elgoibar koronabirus ostean kartela

2020 06 04 merkadilloa elgoibar koronabirus ostean 2

2020 06 04 merkadilloa elgoibar koronabirus ostean

2020 06 04 merkadilloa elgoibar koronabirus ostean goitik

2020 06 04 merkadilloa elgoibar koronabirus ostean 1