Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 06 02 elgoibar aiastia bidetikMaiatzean eskualdeko herri guztietan egin du gora langabeziak; Mendaro da salbuespena, hiru lagun gutxiago baitaude lanik gabe, apirileko datuekin alderatuta. Elgoibarren 11 langabe gehiago daude.

Elgoibarren apirilean baino hamaika lagun gehiagok eman dute izena Euskadiko enplegu-zerbitzu publikoen bulegoetan, eta 589 dira orain langabeak, hala %10,65ekoa da langabezia-tasa. Eskualdeko batezbestekoaren (%12,89) azpitik jarraitzen du, hortaz. Mendaro da maiatzean langabezia igo ez den herri bakarra Debabarrenean. 97 langabe zeuden apirilean eta 94 (%9,50) maiatzean. Eskualdeko datuak ez dira onak. Bi herrik gainditu dute %15eko langabezia tasaren langa, Eibarrek eta Soraluzek. Azken hiru urteotako langabezia-tasarik altuena neurtu dute Soraluzen, daturik okerrenak dituen eskualdeko herrian. Eibarren ere puntu erdi egin du gora langabeziak, eta apirilean baino 43 langabe gehiago zenbatu dituzte.

Hego Euskal Herriari dagokionez, maiatzean ez da martxoan eta apirilean bezainbeste enplegu galdu.Langabeziak gora egiten jarraitzen duen arren, apirilean 3.767 lanpostu galdu dira, aurreko hilean baino %72,1 gutxiago. 

Era berean, Lanbidek jakinarazi du Aldi baterako enplegu-erregulazioko (ABEEE) espedientearekin izan diren pertsonen erdia irten dela, dagoeneko, egoera horretatik. Martxoaren erdialdetik, ABEEEren eraginpean egoteko metatutako eskabideak 200.652 pertsonarentzat izan ziren, eta, gaur egun, 100.300k jarraitzen dute egoera horretan. Datu on bat ere azpimarratu du Lanbidek, kontratazio-kopuruan igoera egon dela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Apirilekin alderatuta % 26,9 egin du gora. Jarduera "pixkanaka" suspertzen ari dela adierazten du datu horrek. Ostalaritza eta merkataritza dira eraginik gehien jasaten duten sektoreak; langabe berrietako 2.193 zerbitzuen sektorekoak baitira.

Langabezia datuak Debabarrenan, herriz herri:

MAIATZA Langabeak Langabezia-tasa
Soraluze 289 %15,42
Eibar 1.926 %15,27
Elgoibar 589 %10,65
Mutriku 257 %9,66
Mendaro 94 %9,50
Deba 220 %8,26
Debabarrena 3.395 %12,83
APIRILA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.883 %14,78
Deba 214 %8,03
Elgoibar 578 %10,45
Mendaro 97 %9,81
Mutriku 250 %9,39
Soraluze 280 %14,94
Debabarrena 3.302 %12,48
MARTXOA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.742 %13,67
Deba 201 %7,54
Elgoibar 550 %9,95
Mendaro 82 %8,29
Mutriku 237 %8,91
Soraluze 259 %13,82
Debabarrena 3.071 %11,61
OTSAILA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.591 %12,49
Deba 182 %6,83
Elgoibar 525 %9,49
Mendaro 78 %7,89
Mutriku 236 %8,87
Soraluze 241 %2,86
Debabarrena 2.853 %10,78

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza