Herriko merkataritza sustatzeko bono kanpaina abian da Mendaron

Barren.eus 2020ko mai. 25a, 17:11

Mendaroko Udalak 14.000 euro jarri ditu, tokiko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko bono kanpaina martxan jartzeko. Herriko 18 saltoki zein zerbitzu batu dira ekimenera.

30 eta 15 euroko bonoak izango dira. 30 euroko bonoetan, herritarrak 20 euro ordainduko du eta Udalak 10; 15 eurokoetan, herritarrak 10 ordainduko du eta Udalak 5. Mendaroko Udaleko arduradunek kalkulatu dutenez, bonoen kanpainak 42.000 euroko ekarpena egingo dio herriko merkataritzari.
Dendetan egongo dira salgai bono txartelak, eta merkatariek erosketako tikeekin batera udaletxera itzuliko dituzte erosleek erabilitako bono-txartelak. Irailaren 30era arte, edo bonoak agortu arte, eskuratu ahal izango dituzte herritarrek.
Honako merkatari eta zerbitzuetan erabili daitezke bonoak:

  • Lasaitze
  • Euskonatura
  • Ederki
  • Nora
  • Lutximak
  • Nahia
  • Ekor
  • Puxika
  • Mª Asun
  • Morroskillo
  • Leire
  • Roteta
  • Perosanz
  • Farmazia
  • Saint Gerons
  • Anton
  • Artfruit
  • Coviran

∞Lotura duten albisteak:

2020 05 26 bonoak mendaro udala erabiltzailea