Ostalariek kezka handiz bizi dute egoera

Barren.eus 2020ko mai. 8a, 10:57

Etxez etxeko zerbitzua ematea baimenduta dute ostalariek 0 fasean, eta maiatzaren 11tik aurrera terrazak ere zabaldu ahal izango dituzte, %50ean. Ate bat zabaldu zaie ostalariei, baina hala ere, kezka handiz bizi dute egoera, ez baitakite baldintza horietan zabaltzeak merezi dien.

Elgoibar eta Mendaroko lau ostalariren iritzia jaso dugu aste honetako BARREN aldizkarian (1158. zenbakia -PDF-). Salento Pizzeriako Herminio de Carlo, Belaustegi jatetxeko Xabi Albizu, Lanbroa eta Ibai Ondo jatetxeen jabea den Agustin Alonso eta Mendaroko Lagun Betikoak tabernako Bruno Santos Da Silvaren adierazpenak jaso ditu BARRENek erreportajean.