Fase berrirantz, egokitzen

Barren.eus 2020ko mai. 8a, 16:14

Ohiko jardunari berrekiteko aukera izan duten lehenengoen "normaltasun berria" nolakoa den ezagutu nahian jo dugu negozioa irekitzeko aukera izan duten zenbait beharginengana.

Neurri zorrotzak hartuta dabiltza zerbitzua ematen ile-apaindegi eta estetika zentroetan, halaxe jakinarazi eta erakutsi digute Maria Urizarrek, Cristina Garciak eta Olaia Martinezek. Txanda hartu behar da eta banan banan hartzen dituzte bezeroak, baina pozik daude lanera itzuli direlako eta baita jendearen erantzunarekin ere. Itxaronzerrendak ere badituzte, aurretik eginak batzuk, eta horiei zerbitzua emanez hasi dira.

Bire elektragailuak dendako Iñaki Basurtok eta Gobike bizikleta dendako Iban Gonzalezek ere eman dute euren egoeraren berri eta nola moldatzen ari diren lan egiteko modu berrietara.
Ismael Arenasek herrigunean dauka ortua, San Inazio eta Trenbide kaleen artean, eta asteon itzuli ahal izan da baratzeko lanetara Konfinamendua Arintzeko Planeko 0 Fasean osasun arloko agintariek zaintzako jarduera ez-profesionalak eta nekazaritzako produktuen bilketa baimendu baitituzte. Goiko bideoan ikus ditzakezue guztien adierazpenak

 • 0 fasea

Espainiako Gobernuak "normaltasun berrirako" deseskalatze plana prestatu du. Maiatzaren 4an abiatu zen lau fasetan banatu duten plana. Ondo bidean, 6-8 astez luzatuko den trantsizio modukoa izango da.

0. fasean, 400 metro koadro baino gutxiagoko denda duten merkatariek eta aurrez aurreko hitzorduen bitartez lan egiten duten profesionalek lanari ekin ahal izan zioten berriro astelehenean (horietako batzuen berri eman genizuen webgune honetan), bai eta hainbat ostalarik ere, baina etxera eramateko janaria prestatzeko bakarrik. Etxebizitzetan zein lokaletan eraberritze lanak egitea ere baimenduta dago, beti ere etxekoak ez daudenean eta obrak egin behar diren eraikineko gunea hutsik dagoenetan. Neurri bereziak hartu behar izan dituzte denek, eta horrek lan-zama handitu die, baina hala ere, pozik daude asko eta asko, jardunari berrekin ahal izan diotelako.

 • Lotura duten albisteak:

2020 05 08 0 fasean irekitako negozioak olaia martinez estetika

2020 05 07 0 fasea moldatzen negozioak elgoibar cristina garcia

2020 05 07 0 fasea moldatzen negozioak elgoibar cristina garcia estetika

2020 05 07 0 fasea moldatzen negozioak elgoibar maria urizar ileapaindegia

2020 05 07 0 fasea moldatzen negozioak elgoibar gobike bizikletak

2020 05 07 0 fasea negozioak moldatzen ortuan ismael arenas

2020 05 07 0fasea elgoibar bire