Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 05 05 obrak maala elgoibarMartxoan baino 28 langabe gehiago daude Elgoibarren eta aspaldiko partez %10eko langabezia tasa gainditu du, eskualdeko langabezia-tasaren (%12,48) behetik egoten jarraitzen badu ere. Mendaron martxoan baino hamabost lagun gehiagok eman dute izena Euskadiko enplegu-zerbitzu publikoen bulegoetan.

Espero zen moduan, apirileko langabezia datuetan eragina izan du koronabirusaren krisiak. Hego Euskal Herrian 179.085 pertsona daude lanik gabe. Azken hilabetean 13.507 lagun gehiagok eman dute izena EAEko eta Nafarroako enplegu zerbitzu publikoetan. Gizarte Segurantzaren afiliazioari dagokionez, beste 23.000 kotizatzaile galdu ditu apirilean.

Debabarrenan 231 langabe gehiago daude martxoan baino. Guztira 3.302 dira Euskadiko enplegu-zerbitzu publikoen bulegoetan izena emandakoak. Soraluzek du eskualdeko langabezia-tasarik altuena eta Debak baxuena.

Debabarreneko langabezia datuak, herriz herri:

APIRILA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.883 %14,78
Deba 214 %8,03
Elgoibar 578 %10,45
Mendaro 97 %9,81
Mutriku 250 %9,39
Soraluze 280 %14,94
Debabarrena 3.302 %12,48

 

MARTXOA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.742 %13,67
Deba 201 %7,54
Elgoibar 550 %9,95
Mendaro 82 %8,29
Mutriku 237 %8,91
Soraluze 259 %13,82
Debabarrena 3.071 %11,61

 

OTSAILA Langabeak Langabezia-tasa
Eibar 1.591 %12,49
Deba 182 %6,83
Elgoibar 525 %9,49
Mendaro 78 %7,89
Mutriku 236 %8,87
Soraluze 241 %2,86
Debabarrena 2.853 %10,78

 ∞Lotura duten albisteak:

 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza