Alarma egoeran itxi behar izan duten merkatariei laguntzeko “elgoibarzaindu.com” plataforma jarri du martxan Txankakuak

Barren.eus 2020ko api. 28a, 17:25

Elgoibarko merkatarien elkarteak “elgoibarzaindu.com” plataforma jarri du martxan, alarma egoeran itxi behar izan duten merkatariek likidezia izateko aukera izan dezaken. Bonoen bidez egingo dute. 

Bonua lortzeko, elgoibarzaindu.com helbidean erregistratu behar da, interesatzen zaigun komertzioa aukeratu, eta nahi adina bonu erosteko aukera dagoela jakinarazi du Txankakuak. "Pertsona berak nahi bezainbeste bonu erosi ahal izango ditu establezimendu berdinentzat edo beste hainbatentzat. Saskian sartzen dugu, beranduago ordaintzeko eta dirua aukeratutako dendara joango da", zehaztu dute. 

Ordainketa egin ondoren, konfirmazio mezu elektronikoa jasoko dute bezeroek. Dendak berriro irekitzen direnean, bonoa trukatzeko, posta elektroniko baieztapena eta NAN-a aurkeztu beharko dira. Aukeratutako establezimenduan soilik truka daiteke bonoa, zenbatekoa berdina edo handiagoa izan daiteke, erosketaren zenbatekoa txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko, erosketa txartel bat emango da hurrengo beste erosketa batentzako epemuga berdinarekin. 20 euroko eta 50 euroko bonoak erosi ahal izango dira eta 2020ko abenduaren 31ara arte truka daitezke.
"Denon bultzada behar dugu Elgoibar bizi dadin eta auzokideen elkarlana oso garrantzitsua da. Orain inoiz baino gehiago Elgoibarko dendetan konfiantza edukitzeko eskatzen dizuegu", esan dute.

∞Lotura duten albisteak:

2020 04 28 txankakua nonbizihanerosi