Debegesak telefono bidezko bi linea ireki ditu. Alde batetik, autonomo eta enpresei zuzendutako laguntzei buruzko informazioa eta tramitatzeko laguntza behar dutenek 687 476 505 telefono zenbakira deitu behar dute. Eta bestetik, 699 76 71 57 zenbakira deitu behar dute enplegua bilatzen dabiltzan pertsonek, aholkularitza eta laguntza jasotzeko. Telefono bidezko arreta zerbitzua astelehenetik ostiralera izango da, 9:00etatik 14:00etara.
"Lan bilakaeratako orientazio zerbitzuak enplegua lortzeko beharrezko informazio eskainiko dizu, zure curriculuma hobetzeko aholkuak, edota enplegu-atarien inguruko informazioa, besteak beste. Enpresa eta autonomoei eskainitako zerbitzuak, bestalde, koronabirusa dela eta, ateratzen diren laguntzen inguruan informatzea du helburu eta honekin batera, tramitazio prozesuan beharrezko laguntza eskaintzea", azaldu dute Debegesatik.
Bi telefono zenbakiek WhatsApp bidezko mezuak ere erantzuten dituzte eta nahiago izanez gero, e-posta bat idatzi daiteke enplegua@debegesa.eus helbide elektronikora lan bilaketa prozesurako orientazioa behar izanez gero eta ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzi behar dute enpresek eta autonomoek.
Debegesak, bere aldetik, lanean jarraitzen du etxetik eskualdeko gizarte eta enpresei ahalik eta zerbitzu hobeena emateko eta bere ohiko komunikazioa kanaletan aurkitu daiteke informazio eguneratua: sare sozialetan, telefonoan edota web orrialdean www.debegesa.eus, besteak beste.