Etxez etxeko zerbitzua jarri dute martxan Debabarreneko hainbat baserritarrek

Barren.eus 2020ko api. 6a, 12:24

Eskualdeko baserritarrek, tartean Elgoibarko hiru ekoizlek, etxez etxeko zerbitzua jarri dute abian, ekoizten dituzten produktuak konfinamenduan dauden herritarrengana errazago ailegatu daitezen. 

Debabarrena eskualdeko zortzi ekoizlek bat egin dute Debemenek eta Baserrikoa Debabarrenak sustatutako ekimenarekin, eta Elgoibarkoak dira lau Basueta baserria, Altzola Beraseta baserria, Txillarre baserria, eta Nagore Dorronsorok eta Julian Villenak egiten duten eztia.

Banaketak, ordainketa era eta informazio osoagoa ekoizle bakoitzak emango die interesatuei. Beheko koadroan duzue ekimenera batu diren ekoizleak eta eurekin harremanetan jartzeko moduak.

Zerrenda horretan, baina, Txillarre falta da. Koronavirusaren aurretik ere Txillarre Eko-Dendaren bitartez ematen zuten etxez etxeko zerbitzua ematen ari dira, baina orain indartu egin dute banaketa. Lehen Elgoibarren astelehen eta martitzenetan banatzen zuten, eta orain aste osora, astelehenetik barikura arte zabaldu dute eskaintza. Eskari minimoa 15 eurokoa da eta Elgoibarren debalde egiten dute banaketa arratsaldetan. Barazkiez gain, dendako beste edozein produktu ere eskatu daiteke, emailez p.ekologikoak@gmail.com edo telefonoz 635 008 496 zenbakira deituta. Eskualdeko banaketak lehen moduan jarraitzen duela argitu dute, martitzenetan Eibarrera eta eguaztenetan Mendaron eta Deban.

2020 04 06 debabarrena baserritik etxera 7 ekoizle