Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 31 ertzaintza kontrolaFuntsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileek egiaztatu egin beharko dute beren jarduna. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak enpresek bete beharreko formularioak eskatuko dizkiete beharginei, lanerako joan-etorriak egiaztatzeko.

Espainiako Gobernuak erabaki zuen beharrezkoak ez diren jarduera ekonomiko guztiak bertan behera lagatzea 10/2020 dekretuaren bidez, eta horren arabera, funtsezkoak diren jardueretan aritzen diren langileek egiaztatu egin beharko dute beren jarduna. 

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun eta Ekonomiaren Garapen Sailek formulario bat prestatu dute lanerako joan-etorriak Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren aurrean justifikatu ahal izateko. Formularioa Ertzaintzaren weguneko honako loturan deskargatu daiteke. Gainera, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Confebasken eta Merkataritza Ganberen eta sindikatuen esku jarri ditu formularioak.

•Gidabaimenak mugikorrean

Kontroletan segurtasun neurriak mantentzeko miDGT app-a sortu du trafiko bulegoak, kotxearen dokumentazio guztia (gidabaimena eta ibilgailuaren dokumentazio guztia) bertan egon dadin. Mugikorrak izango dira hortaz gidabaimenak hemendik aurrera; horrela, gidariek eta Poliziak ez dute paperik ukitu beharko; klik bakarrean, baimen guztiak ikusgai izango dira. 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza