Txankakuako merkatariek Maalako parkera aterako dituzte eskaintza eta mauka bereziak

Barren.eus 2020ko mar. 3a, 14:07

Stock Feriaren ekitaldi berri bat antolatu du Txankakua Merkatari Elkarteak zapatu honetarako. Herriko hamabost merkatarik hartuko dute parte.

Txankakua elkarteko hamabost merkatarik eskaintza eta mauka bereziak ipiniko dituzte martxoaren 7an, Maalako parkean, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Txankakuako maskotak ere ibiliko dira azoka gunean, piruletak eta globoak oparitzen, 11:00etik 14:30etara bitartean, hain justu ere. Ez dira baina Txankakuakoek egingo dituzten opari bakarrk izango. Ohi duten legez, 14:00etan 600 euro zozkatuko dituzte erosketa txeketan. Horretarako bezeroek gorde egin beharko dituzte erosketa bat egin ondoren oparituko dizkieten boletoak. Saria eskuratu ahal izateko, saritutako txartela Maalako parkean egon beharko da zozketaren unean. 

  • Honako merkatariek hartuko dute parte Stock Ferian: Arauri Lurrindegia, Casa Astigarraga, Ecenarro Merzeria, Ene Bada, Ferpi Modak, G & M Jantzi Denda, Goiara Drogeria, Ipintza Margoak, Iria Moda, Iriondo Kirolak, Moma Jantzi Denda, Muruamendiaraz, Nalai Oinetakoak, Olaia Martinez Estetika Zentra eta Uzuri Optika.

2020 03 03 txankakua stock feria elgoibar maala arg barren orok