Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 02 05 lanbide egoitz elgoibarDebabarreneko langabezia tasak behera egin du jarraian azken hamar hilabeteetan, baina urtarrilean gora egin du. Elgoibarko eta Mendaroko langabezia-tasak eskualdeko batezbestekoaren azpitik daude.

 Urte hasierako datuen arabera, 500 langabe daude Elgoibarren eta % 9,04koa da langabezia-tasa. Mendaron 78 langabe zenbatu dituzte urtarrilean eta %7,89koa da langabezia-tasa. Elgoibaren gora egin du langabeen kopuruak, 471 baitziren 2019 bukaeran. Mendaron ere bi langabe gehiago daude 2019ko abenduko datuekin alderatuta. Azken krisialdi ekonomikoa indarra hartzen hasi zen garaiko datuen antzerakoak dira Elgoibarkoak. 2009. urteko urtarrilean 428 lagun zeuden langabe.

Debabarrena eskualdean %10,82koa da langabezia-tasa eta 2.863 lagunekoa da Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa erregistratutako pertsonen kopurua, joan zen abenduan baino 60 lagun gehiago, alegia. Hala, eten egin da azken hilabeteetako joera, hamar hilabetez jarraian behera egin baitu langabeen kopuruak Debabarrenean. Langabeen artean, 1.665 emakumeak dira eta 1197 gizonezkoak. Sektoreka, zerbitzuen sektorean dago langabezia altuena, 1.577 langaberekin eta 644 lagun industrian. Herriz herri Soraluzek dauka eskualdeko langabezia tasarik altuena (%13,13) eta Debak baxuena (%6,83).
Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuak eman ditu gaur, eta horien arabera, urtarrilean abenduan baino 3.487 langabe gehiago erregistratu dira Lanbiden. Langabeen kopurua 117.649ra iritsi da urtarrilaren amaieran, eta, beraz, behera egin du 2019ko urtarrilarekin alderatuta (3.102 pertsona –%2,57– gutxiago urtetik urterako saldoan). Beherakada horren aldi berean, ordea, hileko datuak gora egin du. Izan ere, urtarrilean abenduan baino 3.497 langabe gehiago erregistratu dira.
Hona hemen Debabarrenako datuak herriz herri (udalerria / langabe kopurua / langabezia-tasa)

  • Deba 182 (%6,83)
  • Eibar 1.629 (%12,79)
  • Elgoibar 500 (%9,04)
  • Mendaro 78 (%7,89)
  • Mutriku 228 (%8,57)
  • Soraluze 246 (%13,13)
  • Debabarrena 2.863 (%10,82)
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza