Zazpi gaztagile lehiatuko dira urteko gazta onena aukeratzeko txapelketan

Barren.eus 2019ko abe. 17a, 14:35

Urteko Gazta Txapelduna gazta lehiaketa aurkeztu dute, gaur, antolatzaileek. 2019an txapelketaren bat irabazi duten gaztagileek bakarik har dezakete parte Gabon Zahar Feriaren barruan jokatzen den txapelketan, eta zazpi gaztagilek betetzen dute baldintza hori aurten, tartean Mausitxak.

 Urteko Gazta Txapelduna gazta lehiaketaren 12. ekitaldia izango dena aurkeztu dute Elgoibarko Udaleko ordezkariek eta kalamua elkartekoek udaletxean. Abenduaren 28an jokatuko da Gabon Zahar feriako ekimenik esanguratsuenetarikoa den lehiaketa.
2019an antolatutako Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututako gazta-lehiaketaren bat irabazitako gaztagileek parte hartu ahal izango dute. Honako hauek:

  • La Leze (Ilarduia): Deba, Araia eta Agurainen eginiko gazta-txapelketak irabazi ditu.
  • Jesus Mari Ansola, Mausitxa (Elgoibar): Bilbo, Elgoibar eta Legazpiko txapelketetako irabazlea.
  • Azkarra (Galarreta): Azpeitiako eta Plentziako txapelduna.
  • Kortaria (Lekaroz): Uharte-Arakil, Ordizia eta Euskal Herriko Gazta Txapelketetako irabazlea.
  • Ander Barandiaran (Idiazabal): Berarako txapelketako irabazlea.
  • Larrabe-Agiñiga (Amurrio): Amurrioko eta Gernikako txapelketetako irabazlea
  • Santamañe (Markina-Xemein): Bermeon eta Eibarren txapeldun.Gaztagileek Elgoibarko udaletxea aurkeztu beharko dituzte gaztak abenduaren 29an, 11:30ak baino lehenago. 12:00etan hasiko da lehiaketa udaletxeko pleno aretoan eta epaimahaikideen lana bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dute hala nahi dutenek. Irabazleak 1.500 euroko saria, txapela eta garaikurra jasoko ditu.

  • Kortariaren urtea
Lekarozko Kortariaren urtea izaten ari da aurtengoa. Lehenik, Urteko Gazta Txapeldunaren saria irabazi zuen Elgoibarren, 2018. urte amaieran, Elgoibarko Gabon Zahar Ferian. Eta, ondoren, nafarroako gaztagileak hiru gazta txapelketa irabazi ditu, prestigiotsuenetarikoak horietako bi: Ordiziakoa eta Euskal Herrikoa.

2019 12 17 urteko gazta onena lehiaketa Ilarduia 2018 irabazlea elgoibar