Herriko komertzioetako erakusleihoak belztu dituzte denda txikiek bizi duten egoera larria azaleratzeko

Barren.eus 2019ko abe. 5a, 20:04

Black Friday egunaren harira, herriko dendetako erakusleihoak belztu zituzten joan zen asteburuan. Txankakua merkatari elkartearen kanpaina izan zen, eta elkarteko dendariez gain, herriko beste hainbat merkatarik ere bat egin zuten ekimenarekin.

Guztira 98 dendetako erakusleihoak belztu zituzten. Helburua zen herritarrei erakustea zer gertatuko litzatekeen denda txikiak itxiko balira. “Denda txikiek argitasuna ematen diete kaleei, segurtasuna handitzen dute, eta itxiko balira kaleak ilun eta beltz geldituko lirateke”. Txankakuako arduradunek esan dutenez kanpainak eragina izan du herritarrengan, eta pozik agertu dira. Herritarren erosketa ohiturak aldatu eta kontzientzietan eragitea zen helburua, eta hein batean lortu dutela adierazi dute merkatarien elkartetik. Txankakuako kide Ruth Garatek eman dizkio BARRENi kanpainaren inguruko azalpenak. Goiko bideoan ikus dezakezue.

2019 12 05 eskaparateak beltz txankakua elgoibar

∞Lotura duten albisteak: