Zahar etxeetako beharginen borrokak ez du etenik

Barren.eus 2019ko aza. 21a, 13:01

Beste hilabete bateko greba hasi zuten azaroaren 11n Gipuzkoako zahar etxeetako eta eguneko zentroetako langileek. Euren aldarrikapenak kalera atera dituzte berriro ere Elgoibarren.

 

Bizi duten egoeraren eta aldarrikapenen gaineko informazioa eman diete zahar etxeetako langileek kalean topo egin dituzten herritarrei, eta manifestazioa egin dute gero herriko kaleetan. Ildo berean, zahar etxeetako errealitatea jaso eta bistaratzen bideoa zabaldu du sarean ELA sindikatuak, senide, egoiliar eta langileen testigantzekin.

Joan den azaroaren 11n hasi zuten ELA sindikatuak deitutako greba deialdi berria, eta abenduaren 11ra arte luzatuko da. 31 greba-egun izango dira, eta iazko irailetik egindako 118rekin batera, guztira, 149 greba-egun izango dira.
Lan gatazka honetan egon den azken mugimendua UGTk lortutako ituna izan zen, azaroaren 8an. Sindikatu horrek soldatetan eragingo duen hobekuntza lortu zuen sektoreko patronalarekin. Beste hiru sindikatuek, ELAk, LABek eta CCOOk ez zuten ontzat hartu akordioa. Nabarmendu zuten ordezkaritzaren %10 baino ez duela UGTk eta lortutakoak soldatetan baino ez duela eragingo, sektoreko hitzarmenak askoz gauza gehiago biltzen dituela, alegia.
Lau sindikatuak ez dira elkarrekin ari lan hitzarmena lortzeko borrokan. ELAK ordezkaritzaren %60 dauka eta negoziazio mahaitik kanpo dago. Patronalaren zati batekin akordioa iristen saiatu zen, eta sindikatuak dioenez, Foru Aldundiak halakorik egin zuenik gezurtatu zuen. Beste hiru sindikatuek negoziazio mahaitik kanpo aritzea leporatzen diote.

2019 11 21 zahar etxe greba elgoibar

2019 11 21 zahar etxe greba elgoibar kalebarren

2019 11 21 zahar etxe greba elgoibar kalebarren 1

∞Lotura duten albisteak: