Gasteizko Waska jatetxeak irabazi du ‘Bacalaos Alkorta’ Pintxo Lehiaketaren III. edizioa. Eibarko Udalak, Elgoibarko “Bacalaos Alkorta” enpresak eta Mireia Alonso Perez gastronomoak antolatutako lehiaketako finalean 2019an bakailao pintxo lehiaketak irabazi dituzten establezimenduek hartu zuten parte. Honako hauek: Hondarribiko “Gran Sol” (Gipuzkoako txapelduna), Ermuko “Kiska” (Bizkaiko txapelduna), Gasteizeko “Waska jatetxea” (Arabako txapelduna), “Baserri Berri” (Nafarroako txapelduna), “Getari” (Iparraldeko txapelduna), Irungo “Danako” (Euskal Herriko txapelduna), “Viento Sur” (Elgoibarko txapelduna), “Giroa” (Ermuko txapelduna) eta “Baratze Gourmet” (Eibarko txapelduna).
• Goi mailako epaimahaia
Sukaldariek jendearen aurrean prestatu zituzten lehiaketarako pintxoak eta epaimahaikideek epaitu zituzten gero. Ramon Roteta, Josu Mugerza (Elgoibarko Belaustegi jatetxea), Juan Carlos Ayerbe Goitia, Iñigo Kortabitarte (Durangoko Kobika jatetxea), Mitxel Suarez Suso (Borda Berri Araba jatetxea) eta Mireia Alonso sukaldariek osatu zuten epaimahaia.
Bacalaos Alkortako arduraduna den Iban Alkortak lehiaketaren aurkezpenean esan zuen Eibar bakailaoaren kapitala izaten jarrai dezan antolatzen dutela lehiaketa hau. Mireia Alonso Gastronomoak parte hartzaileen maila altua nabarmendu zuen, "Euskal Herriko onenak etorri dira eta Debabarrenari protagonismoa eman diogu. Hemen ez dugu ezer asmatu behar, duguna ezagutarazi baizik, oso ona delako”.
∞Lotura duten albisteak: