Azaroaren 16an zabalduko dute, eta egun horretan bertan bi bisita gidatu egingo dituzte Nerea Alustiza historialariarekin. Euskarazkoa 11:00etan izango da eta 12:30ean gaztelerazkoa. Ordubetekoak izango dira bi saioak. Gehienez 20 lagunentzako lekua egongo da, eta arduradunek eskatu dute aurrez izena emateko, museoa@museoa.eus helbidean. Bisitak doakoak dira.