2.458,58 euro zen prezio zehatza, eta Mila Pikaza izan da prezio horretara gehien gerturatu dena, 2.458 kopuruarekin. 58 zentimo bakarrik falta izan zaizkio kopurua bete betean asmatzeko. Beste parte hartzaile bat gehiago gerturatu da prezio zehatzera, baina 32 zentimoan gainditu du prezio zehatza, eta, hortaz, ez du saria irabazi.
Mila Pikazak Rural Kutxako erakuslehioan zeuden produktu guztiak eraman ditu etxera, besteak beste, bizikleta bat, tablet-a, sakelakoa, kirol erlojua edota eguzkitako betaurrekoak. Prezio Juxtua lehiaketaren estreinako ekitaldiak eman duenarekin pozik aertu dira Txankakua merkatari elkarteko ordezkariak. Lehiaketan parte hartzeko Txankakuako saltokietan egin behar ziren erosketak, eta erosleei boleto berezi bat ematen zieten dendariek, bertan bere datuak eta erakusleihoan zeuden produktu guztien balio totala jartzeko. 25.000 txartel edo boleto jaso dituztela azaldu dute.
• Bono kanpaina
Txankakuak, bestalde, bono kanpaina jarri du martxan aurten ere, herriko merkataritza sustatzeko. 40 euroko bonoa erosita, 50 euroko erosketa egin ahal izango da elkartearen dendetan. Bonoa 25 euroko bi zatitan banatuta egongo da; hortaz, gutxienez 25 euroko erosketa egin behar da. Nahi izanez gero, 50 euroko bi bono elkartzeko aukera ere badago, eta horrela 100 euroko erosketa egin. Mila bono atera dituzte guztira, eta Kalebarren plazan ipini duten lokalean erosi ahal izango dira azaroaren 30era arte, edo bonuak agortzen diren arte.