Elgoibarko Artisauen Azoka egingo dute Maalan ArTaldek antolatuta

Barren.eus 2019ko urr. 17a, 13:53

ArTalde taldeko dozena bat artisau kalera irtengo dira zapatuan, urriaren 19an, euren lanak erakustera.

Azken urteotako ohiturari jarraituz, urriko azken zapatuann Elgoibarko Artisauen Azoka egingo dute Maalako parkean, ArTalde taldeak antolatuta. Bitxiak, oihalak eta bestelako eskulanak ikusi eta erosteko aukera egongo da, 10:00etatik 15:00etara bitartean.

Honako artisauek hartuko dute parte azokan:

  • Amaia Erkizia (Magi bitxiak)
  • Irati Agirreazaldegi (Bizi Bitxi Bizi)
  • Nekane Altube eta Bidatz Azpiazu (Zu+Ni)
  • Edurne Askasibar (BitxiBitxi)
  • Maialen Astigarraga eta Larraitz Lopez (Xarlem Creations)
  • Nagore Cid (Moninbo)
  • Nieves Maidagan
  • Ana Mosacula
  • Emilia Nogales
  • Amalur Urresti (Darama)
  • Iris Cei
  • Idoia Azpilikueta (Azpi’s Bags)
  • Bihotza Lopez (Etxean Goxo)