Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Gipuzkoa osoa zeharkatzen ari dira greban dauden langileak gatazkaren berri eman eta konponbidea bilatze aldera. Gaur, Elgoibarko kaleetan zabaldu dituzte euren aldarrikapen oihuak.

 Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek 110 egunetik gora daramatzate greban, beraien lan baldintzak hobetzeko aldarrikatzen. Hainbat mobilizazio eta protesta ekintza egin dituzte lan gatazka hasi zenetik. Urriaren 7an Donostian hasi zen martxa izan da azkenengoa, eta dagoeneko Beasain, Ordizia, Zumaia, Zarautz, Irun, Eskoriatza eta Arrasateko kaleak zeharkatu dituzte beharginek euren egoeraren berri emanez. Gaur Eibarko eta Elgoibarko kaleetan ibili dira. Martxa Donostian bukatuko da urriaren 18an.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan ari dira. "2017an ekin zitzaion negoziazioari, orain dela bi urte; gaur egun, oraindik ere, egoera hankaz gora dago. ELAk Adegi eta Matia 2020 patronalekin akordia lortu zuen, baina Gipuzkoako Diputazioak ez du bere gain hartu nahi", adierazi dute. Zentzu horretan, instituzio publikoari dei egin diete korapiloa askatzeko urratsa behingoz eman dezan.

2019 10 16 adineko egoitzak martxa greba elgoibar sanlazaro

2019 10 16 adineko egoitzak martxa greba elgoibar sanlazaro 2

2019 10 16 adineko egoitzak martxa greba elgoibar sanlazaro mer

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza