'Prezio Juxtua' lehiaketa antolatu du Txankakua merkatari elkarteak

Barren.eus 2019ko urr. 14a, 11:01

Produktu ezberdinez osaturiko erakusleihoa osatu du Txankakua merkatarien elkarteak, eta haren prezio zehatza asmatzen duenak, edo pasatu gabe gehien gerturatzen denak, oso-osorik eramango du saria etxera.

Asmatu beharreko prezioa Rural Kutxaren bulegoan (San Frantzisko kalea, 2) ikusgai dagoen produktu sortarena da. Besteak beste, bizikleta bat, tablet-a, mugikorra, kirol erlojua, eguzkitako betaurrekoak, eta beste hainbat produktu aurki daitezke erakusleihoan.
Prezio Juxtua lehiaketan parte hartzeko Txankakuako saltokietan egin behar dira erosketak, gaur hasi eta urriaren 30a bitartean. Dendetan erosten dutenei boleto berezi bat emango diete, bertan bere datuak eta erakusleihoan dauden produktu guztien balio totala jartzeko. Irabazleak erakusleihoan ikus daitezkeen produktu guztiak eramango ditu etxera.