Txankakuak herriko merkataritza txikiari bultzada emateko asmoz antolatzen du urtero Stock Feria. Maalako parkean egingo dute, 10:00etatik 14:30era. Elkarteko 18 establezimenduk hartuko dute parte, eta eskaintza bereziak egingo dituzte.
Ohi bezala, feriari amaiera emateko 600 euro zozketatuko dituzte erosketa bonoetan. Zozketa 14:00etan izango da Maalako parkean bertan, eta saria jasotzeko ezinbestekoa izango da saritutako boletoaren jabea unean bertan han egotea.
- Aurten ondorengo hauek hartuko dute parte: Arauri lurrindegia, Casa Astigarraga, Ecenarro mertzeria, Ikus optika, Ferpi modak, G&M jantzidenda, Goiara drogeria, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo kirolak, Kala loradenda, Klitz moda, Moma jantzi-denda, Muruamendiaraz gozotegia, Nalai oinetakoak, Olaia estetika, Sara jantzi-denda eta Uzuri optika.