Urrian lau egunez etengo luke produkzioa enpresak, azaroan beste lau egunez eta bi egunez abenduan. Soldatetan ez du eraginik izango neurri horrek, baina beharginek itzuli egin beharko dituzte egun horiek. Era berean, 45 langile kaleratzeko asmoa ere agertu du zuzendaritzak. Horietatik hamasei kontratu partziala duten langileak dira. Gainerakoak nortzuk izango diren ez dute zehaztu. Esan duten bakarra da beste 29 langile sobera daudela enpresan eta nahi duenak izena eman dezakeela abenduaren 31a aurretik enpresa uzteko. Hala ere, zuzendaritzak ez du zehaztu enpresa euren gogoz lagako duten langile horiek jasoko duten konpentsazioa. Era berean, 2020an ez dutela errelebo-kontraturik sinatuko ere aurreratu die enpresak langileen ordezkariei (2019koak sinatuta daude).