Ehun bat gaztek hartuko dute parte Elgoibarren jokatuko duten Euskadiko III. Hezkuntza Robotika Txapelketan

Barren.eus 2019ko ira. 20a, 13:06

Debabarreneko 8 eta 16 urte bitarteko ehun bat gazte bilduko ditu datorren zapatuan, irailaren 28an, Euskadiko Hezkuntza Robotika Txapelketaren hirugarren ekitaldiak Elgoibarren. Antolatzaileek gaur aurkeztu dute txapelketa.

 

  • Elgoibar Ikastolako frontoian egingo dute txapelketa, irailaren 28an. 10:00etan zabalduko ditu ateak eta 13:00ak inguruan amaituko da diploma eta errekonozimendu banaketarekin, erronka bakoitzeko hiru talde onenentzat. Sarrera irekia izango da, aretoa bete arte.

Elgoibarko Udalak sustatu du Euskadiko III. Hezkuntza Robotika Txapelketa, Debegesa Garapen Agentziarekin lankidetzan, eta hainbat erakunderen laguntza jaso du ekimenak, hala nola, Spri, Gipuzkoako Foru Aldundia, S.D. Eibar Fundazioa, Laboral Kutxa eta EPC enpresa. Gaur goizean Elgoibarko udaletxean egin duten aurkezpen ekitaldian honako ordezkariek hartu dute parte (*beheko argazkian): Oscar Alberdi SPRIko Idazkari Nagusia; Ane Beitia Elgoibarko alkatea; Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Zuzendaria eta Juan Angel Balbás Debegesako Zuzendari nagusia.

2019 09 20 robotika txapelketa elgoibar aurkezpena barren

 • 31 talde lehian eta hiru eronka aukeran
Hirugarren edizio honetarako erronka berriak ezari dituzte antolatzaileek, gazteen artean sormena eta irtenbide teknologiko berritzaileak garatzeko gaitasuna sustatzeko. Honela, txapelketak hiru kategoria edo erronka izango ditu aukeran: "Rescue", 1vs1" eta "Space". (erronkei buruzko informazio osoagoa hemen: gazterobotika.eus) Batean zein bestean parte-hartzaileek euren buru-argitasuna eta talde-lanean aritzeko gaitasuna erakutsi beharko dute. Txapelketa robotika arloan espezialista del Doplay enpresak antolatuko du. Ehun bat gaztek hartuko dute parte, 31 taldetan banatuta. Hain zuzen ere, hirugarren urtez jarraian urtean zehar Debabarreneko hainbat herritan egin diren tailer teknologikoetan parte hartu dute gazteek eta tailer horietan dieinatu eta programatu dituzten robotekin lehiatuko dira.

 • Partaideen %30a neskak
2017an abian jarri zenetik, Debabarreneko zortzi herrietako 600 bat ikaslek parte hartu dute Gazte Robotika egitasmoaren baitan gauzatu dituzten hainbat ekintzatan. Ane Beitiak zehaztu du Elgoibarren atolatu dituzten robotikari buruzko tailerretan 250 gaztetxok hartu dutela parte guztira. Neskatilen parte hartzea sustatzeko ahalegin berezia egiten dihardutela jakinarazi dute sustatzaileek. "Zentzu honetan, aurtengo txapelketako partaideen %30a neskak izango dira, iazko kopuru bikoiztuz", esan du Juan Angel Balbasek.
 • STEAM bokazioen interesa piztea da helburua
Debabarreneko zortzi udalen ekimenez abian jarritako Gazte Robotika egitasmo hezitzailearen barruan antolatu dute txapelketa. Gazte Robotikaren helburua da Debabarreneko haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko interesa piztea (STEAM bokazioak), modu dibertigarri batean eta talde-lanean oinarrituz.
Enpresa industrialen aldetik alor horietan prestatuta dauden profesionalen eskaria gero eta handiagoa da, eta etorkizinean joera hau handitu egingo dela aurreikusten dute. Halere, bokazio teknologikoak dituzten ikasleen kopurua ez da maila berean igotzen. Hori dela-eta, Gazte Robotika egitasmoak STEM jakintzagaiak Debabarreneko haur eta gazteei hurbiltzea du xede nagusi, industriaren sektoreak datozen urteetan izango dituen erronkei erantzun egokia eman ahal izateko. Testuinguru honetan, Debegesak BPTD (Basque Precision Technology District) eskualde posizionamendu estrategiaren barruan, BPTD Makers izena duen ekimen berri bat jarri du abian. Iniziatiba honek STEAM bokazioak sustatzea du heluru eskualdeko talentua bultzatuz.