Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 18 bidegorriaartxibokoaGipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza prozesu bat abiatu zuen aurrekontuko bi milioi euro Debabarrenean zertan erabili erabakitzeko, eta azkenean, 52 proposamenen zerrendatik hamar aukeratu zituzten herritarrek bilera irekian.

Apirila eta maiatzean zehar batzar irekiak egin zituzten Debabarreneko herrietan. Era berean, proposamenak internetez egiteko aukera ere eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Guztira, 75 proposamen egin zituzten herritarrek gure eskualdean, baina horietako batzuk atzera bota zituen Aldundiak, ezarritako bi baldintza nagusiak betetzen ez zituztelako: gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea; hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea.

Azkenean, 52 proposameneko zerrenda jarri zuten mahai gainean, eta herritarrek eurek horietatik hamar aukeratzeko aukera izan zuten hilaren 11n Elgoibarren egin zuten batzar irekian. Honako hauek izan dira herritarrek lehenetsi dituzten 10 egitasmoak

  1. Debabarreneko bidegorri sarea eraikitzea.
  2. Geoparkearen ikuspegiak zabaltzea, paisaia antropologikoa garatuz (karobiak, txondor plazak, elur zuloak) turismo alternatiboa bultzatzeko eta mantenua hobetzeko.
  3. Eskualderako ur kirolak praktikatzeko gune bat bultzatzea Debako itsasadarrean, Reiner antzinako enpresa dagoen tokian, Mutrikuko ertzean.
  4. Mendi-bideak eta herri-bideak berreskuratzea eta bide berriak egitea.
  5. Energia burujabetzaren bidean urratsak ematea. 
  6. Deba ibaiaren estuariorako Plan Berezia garatzea.
  7. Debabarreneko bertako eta kalitatezko produktuen kontsumoa eta produkzioa sustatzea.
  8. Dolmenen ibilbideren inguruko proiektu integrala gauzatzea. 
  9. Ekonomia zuria indartzeko planak garatzea eta kooperatibak bultzatzea mendekotasun sektorean.
  10. Dantzan parekotasuna

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza