Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 16 pintxoirabazlea2014kurruskaria19:00etatik aurrera dastatu ahal izango dira Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxoak, herriko 18 tabernatan. Barixakura bitartean tabernariek espresuki lehiaketarako aurkeztutako pintxoak dastatzeko aukera izango da. 

Gaurtik (ekainak 16) barixakura bitartean egingo da Elgoibarko zazpigarren pintxo lehiaketa. Iaz parte hartze marka ezarri zuen lehiaketak, 32 partaiderekin. Aurten, aldiz, 18 izango dira parte hartuko duten tabernariak.

2015ko lehiaketaren egunak eta ordutegia:

  • Ekainak 16, 17 eta 18 (martitzena, eguaztena eta eguena), 19:00etatik 22:00etara.
  • Ekainak 19 (barixakua) 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.

Bi sari banatuko dira: 

  • Elgoibarko pintxo onenaren saria. Epaimahai tekniko batek aukeratuko du pintxo onena zein den. Pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura, eta originaltasuna hartuko dituzte kontutan. 
  • Herritarren saria, berriz, pintxoa dastatzen duen jendearen botoen bitartez aukeratuko da. Botoa eman ahal izateko 600 balorazio-kupoi izango ditu parte hartzaile bakoitzak. Gainera, botoa ematen duten guztien artean, Belaustegi Jatetxeak eskainitako dastaketa menu bat zozketatuko da.

2015 06 16 pintxolehia2013 epaileaklanean

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza