Hegaztien erakusketa egin zuten azken zapatuko ferian

Barren.eus 2019ko uzt. 1a, 12:48

Ekaineko azken zapatuko nekazaritza eta abeltzantza ferian hegaztiak izan ziren protagonista, Urruzuno baserrriko hainbat hegazti espezie jarri baitzituzten ikusgai Kalebarren plazan.

Herriko baserritarrek ekoitzitako produktuen kontsumoa bultzatzeko antolatzen dute Udalak eta Debemenek hileko azken zapatuko feria, eta baita baserri mundua kaletarrei eta umeei gerturatu eta ezagutarazteko ere. Hil honetako ferian hegaztien erakusketa egin zuten Kalebarren plazan. Urruzuno baserrikoek hainbat hegazti mota ekarri zituzten: ahate mutua, indioliar beltza, antzarrak eta oiloak. Hegaztiak erakusteaz gainera, hegazti mota bakoitzak erruten dituen arrautzei buruzko azalpenak ere eman zituzten, eta umeek hegaztien lumekin aritu ziren eskulanak egiten, Atxutxiamaika aisialdi taldekoen gidaritzapean. 

 • Kalamuak azokan zozketatutako zenbaki sariduna

Ohi bezala, herriko baserrietan ekoiztu eta harategietako produktuekin eginiko pintxoak saldu zituzten Kalebarrenen egon zen txosnan. Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak kudeatu zuen hil honetakoa. Txosnan gazta bat zozketatu zuten eta 3.104 zenbakia izan zen zenbaki saritua (Ordezkoa: 0741). Sari emaileek kalamua@googlegroups.com helbidera idazteko eskatu diote zenbaki horren jabeari. Era berean, Kalamuatik eskerrak eman dizkiete guraso boluntario guztiei, bai eta eskolari berari ere ikastetxean lantzen dituzten proiektuak kalera atzeratzeagatik. Era berean, Debemeneko langileei, Armueta harategiari, Zahatzu Harategiari eta Burgoa Somoza arraindegiari ere esker bereziak helarazi dizkiete.

2019 06 29 feria zapatua elgoibar umeak tailerra