Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 26 pintx lehiaketa elgoibar saribanaketa 3 sarituakElgoibarko Pintxo Lehiaketan 23 tabernak hartu dute parte aurten, eta Viento Sur tabernako pintxoak, “Txerri konkistatzailea” izenekoak, jaso du epaimahaiaren saria, bigarren urtez jarraian.

Tantaka tabernako pintxoa ("Lurraren eztanda") izan da bigarren sariduna, eta herritarren gustukuena, bestalde, Mendi-bide tabernako pintxoa izan da, “Ahogozatu” izeneko pintxoa. 

Parte-hartzeaz balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Ane Beitia alkateak esan du jende asko ibili dela tabernetan pintxo lehiaketak iraun duen egunetan, eta parte-hartzaileen inplikazioa eta konpromisoa nabarmendu ditu. Mieria Alonso epaimahaiko kideak, pintxoen kalitate handia nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie aurtengo lehiaketan parte hartu duten 23 tabernetako ordezkariei egindako lanagatik.

Pilon tabernari aipamen berezia egin dio Alonsok, tabernak 25 urte bete dituelako, eta gainera, pintxoaren prestaketan familia guztiak parte hartu duelako. Pintxoa zerbitzatzeko ontzia birziklagarria zela nabarmendu dute, eta etxeko alabak diseinaturikoa. Zorionak eman dizkie epaimahaikide guztien izenean.
Botoa eman dutenen artean, Belaustegi jatetxean bi lagunentzako menua zozketatu dute, eta Francisco Garcia Garcia izan da sariduna. Herritarrek 5.402 boto-txartel eman dituzte guztira eta batez beste, taberna bakoitzak 235 pintxo inguru saldu ditu.

2019 06 26 pintx lehiaketa elgoibar saribanaketa viento sur irabazlea

2019 06 26 pintx lehiaketa elgoibar saribanaketa tantaka

2019 06 26 pintx lehiaketa elgoibar saribanaketa mendibide

2019 06 26 pintx lehiaketa elgoibar saribanaketa usuan

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza