Atzo egin zuten Bilbo Hiria Idiazabal Artzain Gazta Txapelketaren 16. edizioa. Guztira 25 gaztak hartu dute parte lehiaketan, eta Elgoibarko Mauxitxa baserriak aurkeztutako gaztak irabazi zuen lehen saria. Gaztañaditxulo gaztandegiak jaso zuen bigarren saria eta Lekarozeko Kortariak hirugarrena. Epaimahaiak nabarmendu zuen "kalitate oso handiko" gaztak aurkeztu dituztela lehiara, "erabat heldu gabeko gazta gazteak" diren arren oraindik.
Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututa, Euskal Herrian egiten diren denboraldiko aurreneko txapelketa izan da Bilbokoa.
Mausitxarentzat ez da Bilbon garaipena lortzen duen aurreneko aldia. Mausitxak, 2005etik hona, zazpi alditan irabazi du Bilboko gazta txapelketa: 2005, 2007, 2011, 2013, 2013 eta 2016. urteetan. Hona hemen Mausitxak irabazitako gazta lehiaketa guztiak.