Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 06 17 inaki ansola mausitxa baserria elgoibar ardiakOrdiziako eta Gernikako gazta txapelketen ostean, garrantzitsuena den Bilbo Hiria Idiazabal Artzain Gazta Txapelketa irabazi du Mausitxako gaztak.

Atzo egin zuten Bilbo Hiria Idiazabal Artzain Gazta Txapelketaren 16. edizioa. Guztira 25 gaztak hartu dute parte lehiaketan, eta Elgoibarko Mauxitxa baserriak aurkeztutako gaztak irabazi zuen lehen saria. Gaztañaditxulo gaztandegiak jaso zuen bigarren saria eta Lekarozeko Kortariak hirugarrena. Epaimahaiak nabarmendu zuen "kalitate oso handiko" gaztak aurkeztu dituztela lehiara, "erabat heldu gabeko gazta gazteak" diren arren oraindik.
Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututa, Euskal Herrian egiten diren denboraldiko aurreneko txapelketa izan da Bilbokoa.

Mausitxarentzat ez da Bilbon garaipena lortzen duen aurreneko aldia. Mausitxak, 2005etik hona, zazpi alditan irabazi du Bilboko gazta txapelketa: 2005, 2007, 2011, 2013, 2013 eta 2016. urteetan. Hona hemen Mausitxak irabazitako gazta lehiaketa guztiak.

 

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza