Hamaikagarren pintxo lehiaketan parte hartuko duten pintxoak aurkeztu dituzte antolatzaileek udaletxean egin duten aurkezpen ekitaldian. Aurtengoan 23 tabernak hartuko dute parte (iaz 26 izan ziren). Ikus hemen aurkeztu dituzten 23 pintxoak -PDF-
Elgoibarko Udalak ostalaritza sektorean euskararen erabilera sustatu, eta bide batez, Elgoibarko gastronomia suspertzeko helburuarekin antolatzen du pintxo lehiaketa.
Ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo da aurtengo pintxo lehiaketa. Pintxoa 1,40 euroan salduko dute, 19:00etatik 22:00etara, eta herritarrek euren pintxo gogokoena hautatzeko aukera izango dute. Izan ere, aurrekoetan bezala, hiru sari banatuko ditu Udalak: epaimahaiak izendatuko ditu pintxorik onena eta bigarren pintxorik onena, eta herritarrek tabernetan betetzen dituzten boto-orrien zenbaketatik aterako dute herritarren pintxorik gustukuena, Herritarren Saria jasoko duena. Botoak ematen dituzten herritarren artean sari bat zozkatatuko du Udalak: Bi lagunentzako dastatze menua Belaustegi jatetxean.
Iaz, 10. edizioan, Viento Sur tabernak irabazi zuen Elgoibarko Pintxo Lehiaketa, Haize Beltza pintxoa izeneko pintxoarekin. Herritarren saria, berriz, Asgi tabernak aurkeztutako Kono Txiki Kurruskaria pintxoak jaso zuen.
Epaimahaia gastronomiako profesional eta adituek osatuko dute. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Mireia Alonso, gastronomoa, sukaldaritza tradizionalean eta aprobetxamendu-sukaldaritzan aditua; Iñigo Kortabitarte, sukaldaria, Kobika jatetxeko sortzailea eta beste batzuen artean, Iron Chef by Makro de Miniature Pintxos Congress 2018ko irabazlea eta Josu Mugerza, sukaldaria eta Belaustegi Baserria Jatetxeko ugazaba. Hauek lehiaketaren lehenengo bi egunetan establezimendu guztietara joango da, pintxoen kalitatea ebaluatzera eta azken egunetan, berriro ere, lehiaketaren irabazle izan daitezkeela uste duen establezimenduetara joango da.
"Lehiaketa hau aukera paregabea da jendeak Elgoibarko ostalaritzaren kalitatea ezagutzeko, euren sorkuntzekin harritzeko helburuarekin egunero gogor jarduten duten profesionalez osaturiko ostalaritza, alegia, baita bezero berriak erakarri eta lortzeko parada ere” adierazi du Ane Beitia Elgoibarko alkateak jardunean.
∞Lotura duten albisteak:
- Viento Sur tabernak irabazi du Pintxo Lehiaketa, eta herritarren pintxo gustukoena Asgi tabernakoa izan da (2018-07-04)
-
Gastronomia munduko izen ezagunek osatuko dute Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren epaimahaia, 10. urteurrena dela-eta (2018-06-18)
- Pintxo Lehiaketa: Malape tabernak irabazi du epaimahaiaren saria eta San Rokek herritarrena (2017-07-05)
- Viento Sur irabazle pintxo lehiaketan eta San Rokerentzat Herritarren Saria (2016-06-22)
-
Tantaka jatetxeko pintxoa saritu du epaimahaiak eta Sigmakoa izan da herritarren gustukuena (2015-06-24)
-
Gabi jatetxeak irabazi du pintxo lehiaketa eta Sigmak jaso du Herritarren Saria (2014-06-18)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)