Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 08 bidegorriarenamaieraAurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Debabarrena eskualdean (Elgoibar, Mendaro, Deba, Eibar, Mutriku eta Soraluze) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua. 

Guztira 75 proposamen jaso dira apirila eta maiatzean zehar, herrietan egin diren bilera irekietan, postontzietan nahiz Internetez.

 Proposamen horietatik 10 aukeratzeko batzar irekia egingo da ekainaren 11an Elgoibarko Kultur Etxean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek jakinarazi dutenez, Debabarrenan jasotako proposamen guztiak aztertu eta batzuk alde batera utzi dira, bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako: gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea. Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako.

 Kontuak kontu, 52 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean hautatzeko.

• Proposamenak aukeratzeko batzar irekia



 Proposamen horietatik hamar aukeratzeko batzar irekia egingo da ekainaren 11an, eguenean. Batzarrean parte har dezakete Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko herritarrek. Elgoibarko Kultur Etxean egingo da batzarra 18:30ean. Ondoren, Foru Aldundiari hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza