Txankakua txartelarekin egindako lehenengo erosketagatik katilu bat jasoko dute bezeroek. Ekainaren 1ean hasi zen kanpaina eta uztailaren 15era arte iraungo du, edo katiluak agortzen diren arte.
Txankakua merkatari elkarteak gogora ekarri du, Txankakua txartelarekin zerikusia duten hainbat jarduera egiten dituztela urtean zehar. "Urteko sasoi batzuetan %5eko deskontuak, 10 euroko erosketa txartelak zein zinemarako sarrerak zozkatzen ditugu, txartela urteko hilabete zehatz batzuetan erabiltzeagatik opariak banatzen ditugu; edo, interesik kobratu gabe, hiru hilabetean ordaintzeko aukera ematen du txartelak", azaldu dute.
Elgoibar Udalaren eta Rural Kutxaren laguntzarekin aban jarritako Txankakuaren txartela debalde eskuratu daiteke, eta ez dagoela bankuz aldatu beharrik zehaztu dute Txankakuatik.