Pizza tailerra bihar, azken zapatuko ferian

Barren.eus 2019ko mai. 24a, 07:28

Maiatzeko azken zapatuko feria antolatu dute biharko Udalak eta Debemenek, eta hilabete honetako berrikuntza pizza tailerra izango da.

12:00etatik 14:00etara bitartean pizza egingo dute gaztetxoek, Kalebarren plazan. Pizza moldea egin, eta Elgoibarko baserrietako baratzetako produktuekin osatuko dute. Bestalde, ohiko ekintzak izango ditu biharko feriak: 9:00etatik aurrera bertako baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai, eta 11:00etatik aurrera, pintxoak salduko ditu Atabal elkarteak txosnan. Eguerditik aurrera ganadu erakusketa egingo dute, Aita Agirre plazan.