Eduardo Zubiaurrek gidatuko du Enpresen arteko BPTD elkarte sortu berria

Barren.eus 2019ko mai. 10a, 14:14

BPTD (Basque Precision Technology District) enpresen arteko elkartearen sorrera-ekitaldia egin zuten joan den eguaztenean Eibarren. Debabarreneko eta inguruko eskualdeen berrindustrializazioa bultzatzea da elkartearen helburua eta Adegiko presidente ohi Eduardo Zubiaurre (Eibar, 1962) izango da estreinao lehendakaria.

Iazko azaroan eman zuten Basque Precision Technology District markaren berri. Debabarreneko industria-sektorea sustatzeko eta nazioarteko merkatuan eskualdearen gaitasun lehiakorraren posizionamendua laguntzeko sortutako marka zela azaldu zuten sustatzaileek. Orain, elkartea sortu dute eta joan den maiatzare 8an egin zuten elkartearen sorrera-ekitaldia, Eibarko Armeria Eskolan.

27 enpresek sortu dute enpresen arteko BPTD elkartea. Honako hauek dira enpresa sortzaileak: 

  • Agme, Apel, Codesyntax, DanobatGroup, Debegesa, Delteco, Eitek Informática, Engranajes Ureta, Etxe-Tar, Electricidad Gorosabel, Grip On Tools, Grupo Unceta, Gurelan, Hre Hidraulic, Jaz Zubiaurre, Grupo Kirol, Manufacturas Resort, Microdeco, Rec Accesorios, Somabe, Talka Media, Urkotronik, Electricidad Urki, Mecánicas de Precisión Bikain, Industrias Mail, Tornillería Oruesagasti, Beltrán Ascensores eta Montacargas.

Halaber, Eibarko Udalaren, Ermuko Udalaren, Bic Gipuzkoaren, IK4-Teknikerren, MTAren, Armeria Eskolaren, Armeria Eskolako Elkartearen eta beste kolaboratzaile batzuen laguntza ere jaso du. Aurkezpenean jakinarazi zutenez, enpresa horiek guztiek BPTDren definizioan lagundu dute eta proiektuaren partaide izango dira ofizialki sorrera honen ondoren.

Aurkezpen egunean bertan onartu zuten zuzendaritza batzordea arduratuko da elkartea martxan jartzeaz. Honakoa da batzordearen eraketa: Eduardo Zubiaurre (Jaz Zubiaurre) lehendakaria, Carlos Abad (Urkotronik) idazkaria/diruzaina; eta azkenik, batzordekideak: Xabier Alzaga (Danobat Group), Manu Egaña (Grupo Kirol), Borja Emparan (Engranajes Ureta), Miguel Angel Arenas (Manufacturas Resort) eta Juan Angel Balbas (Debegesa).

 • Doitasun-mekatronikoan nazioarteko erreferente bihurtzea

Ekitaldiaren baitan, Eduardo Zubiaurre Elkarteko lehendakariak taldearen ikuspegia azaldu zuen: BPTD distrito edo barrutia “Doitasun-mekatronikoan” nazioarteko erreferente gisa posizionatzea. Ikuspegi honek lau lan ildo nagusi ditu:

Enpresen arteko lankidetza, elkarrekin doitasun mekatronikoaren inguruan proiektu berriak diseinatu eta garatu ahal izateko.

  • Berrikuntza: distrituan eskura dauden baliabideak erabiliz eta nazioartean erreferenteak izan ahal izateko erronkak lortzeko beharrezkoak diren baliabideekin osatuz, eta eskualdean ezarri edo garatu daitezkeen proiektu estrategikoen bidez gaitasunak bistaratuz.
  • Talentua, formakuntza gaitasunak lerrokatzen eta sendotzen lan eginez, distrituan doitasun mekatronikoan master baten garapena sostengatuz. Honela, distrituan dauden profesional kopuru handia erakarri eta atxikitzea da asmoa, sektorearen erronkei aurre egiteko dagoeneko beharrezkoak baitira eta izango dira.
  • Enpresa-inkubazioa, distriturako proiektuak sortu eta erakartzeko asmoz, horretarako distrituan industria proiektuak inkubatzeko espazioak bultzatuz eta inkubazio honetarako distrituak duen ekosistema eta doitasun mekatronikoaren inguruko proiektu arrakastatsuak garatzeko onurak aprobetxatuz.

Honela, BPTD Elkarteak bat egin du Debegesa Garapen Agentziak sustaturiko Basque Precision Technology District (BPTD) egitasmoarekin. Helburu nagusia Debabarreneko industria-sektorea sustatzea eta merkatu globalean eskualdearen gaitasun lehiakorraren posizionamendua laguntzea da. (informazio osoagoa: www.bptd.eus

∞Lotura duten albisteak: