Lehiaketaren oinarriak www.imh.eus/tkgune-ideia-lehiaketa webgunean jarri dituzte, eta interesatuek maiatzaren 20a arteko epea izango dute ideiak aurkezteko, IMHn. Irabazleek 2.500 eta 2.000 euroko sariak jasoko dituzte, eta baita proiektua garatu eta negozio bihurtzeko behar duten prestakuntza (neurrira egindakoa), aholkularitza-orduak eta makina eta instalazio industrialak erabiltzeko orduak ere. Informazio gehiago nahi dutenek IMHn eskura dezakete, Roberto Altzerrekagatik galdetuta. Era berean, baina, helbide elektroniko bat eta telefono zenbaki bat ere eman dituzte, aukeran: ekintzaile@imh-eus edo 943 744 132.
Iaz, trailerren eraginkortasuna eta segurtasuna handitu eta hobetu nahi dituen sistema berritzaile batek irabazi zuen lehiaketa, Igor Aguirre eta Eñaut Eizagirre azpeitiarrek, IMHko ikasle ohiak biak, aurkeztu zuten proiektuak, hain zuzen ere.
∞ Lotura duten albisteak:
- Trailerren efizientzia hobetzea nahi duen 'Bultz-e' proiektuak irabazi du Tkgune ideia industrialen lehiaketa (2018-06-19)
- Enpresa industrialen ideia lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik da (2018-04-16)
- Iñaki Jimenezen mataderak egiteko sistema saritu dute enpresa industrialen ideia lehiaketan, bere izaera eraginkorragatik (2017-10-23)
- Hondakinak kudeatzeko sistema inteligentea saritu dute enpresa industrialen hirugarren ideia lehiaketan (2016-12-09)
-
Bizikleten platerak hobetzeko proiektua saritu dute enpresa industrialen ideia lehiaketan (2015-11-18)
-
Asier Lizarralde elgoibartarrak irabazi du gazteentzako Asmaola+enpresa industrialen ideia lehiaketa (2014-11-07)
-
Abian da Gazteentzako Asmaola+ Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren estreinako edizioa (2014-05-06)
- Elgoibarko Udalak errekonozimendua egin die makina-erremintaren sektoreko eragileei (2014-04-30)
- Urte osoko egitaraua Elgoibarko makina-erremintaren mendeurrena ospatzeko (2014-04-15)