Stock Feria antolatu dute Txankakuako merkatariek zapaturako

Barren.eus 2019ko mar. 5a, 19:03

Txankakua merkatari elkarteko hemeretzi establezimenduk hartuko dute parte martxoaren 9an Maalan egingo duten azokan. Eskaintza eta mauka bereziak jarriko dituzte jendaurrean, eta ohi duten moduan, 600 euro ere zozkatuko dituzte.

Stock Feriaren edizio berri bat antolatu du Txankakuak zapaturako, Merkataritza txikiari bultzada emateko asmoz. Maalako parkean izango da, 10:00etatik 14:30era bitartean. 

Guztira, herriko hemeretzi merkatarik hartuko dute parte: Arauri Lurrindegia, Casa Astigarraga, Ecenarro mertzeria, Ene Bada, Ferpi Modak, G&M Jantzi Denda, Garate Jantzi-Denda, Goiara Drogueria, Ipintza Margoak, Iria Moda, Iriondo Kirolak, Klitz, Moma Jantzi-Denda, Muruamenduaraz, Nalai Oinetakoak, Olaia Martinez Estetika Zentroa, Itziar Sarasketa Ortopedia, Sara Jantzi-Denda, Uzuri Optika.
• 600 euroren zozketa
Txankakuako maskotak 11:30etik 14:30era ibiliko dira azoka gunean eta 14:00etan 600 euro zozkatatuko dituzte erosketa txeketan. Ezinbestekoa da zozketa unean Maalan egotea saria jaso ahal izateko. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Elgoibarko Udalaren laguntzarekin antolatzen du Txankakuak Stock Feria.

Ikus 2018ko Stock Feria, iruditan