Zientzia eta teknologia alorreko emakume bila dabil Debegesa

Barren.eus 2019ko mar. 1a, 08:12

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika alorrean lan egiten duten Debabarreneko emakume bila ari da Debegesa, beraien lana agerian jarri eta sektore horrekiko bokazioa sustatzeko.

Debegesa garapen agentziak Debabarrena Stem proiektua jarri du martxan Elhuyarrekin eta Foru Aldundiaren laguntzaz. Parte hartu nahi duten emakumeek 943 820 110 telefonora deituta edo berrikuntza@debegesa.eushelbidera idatzita eskuratu dezakete informazio gehiago.

Informazio osoagoa eta Debabarrena Stem proiektuan izena emateko:debegesa.eus