Pello Rubio 'Txillarre'k jaso du Landaola sarietako bat

Barren.eus 2019ko urt. 31a, 18:00

Ibilbideari saria jaso du Pello Rubio Txillarrek Landaola Sarien bigarren ekitaldian. Gipuzkoako sei landa garapen elkartek osatzen duten Landaola Federazioak banatu ditu sariak, Gipuzkoako landa garapeneko proiektuei errekonozimendua egiteko asmoz.

Landaola sarien estreinako edizioan baino sari bat gehiago banatu dute gaur eguerdian, Itziarko Burugorri eraikinean egin duten sari banaketa ekitaldian. Landaola sariak beraz, lau ataletan antolatu dira: batetik, erakunde publiko baten proiektua saritu dute; bestetik, erakunde pribatu baten proiektua; hirugarrenik pertsona edo erakunde baten urteetako ibilbideak jaso du garaikurra; eta, azkenik, landa eremuan emakumeek egindako lana errekonozitu dute aurten estreinakoz.

Pertsona edo erakunde baten urteetako ibilbideari eginiko errekonozimendua jaso du, hain zuzen ere, Pello Rubio Urbietak. Txillarrerena ezhokiko kasua da landa eremuan. 40 urterekin makina erramintatik Landa eremura egin zuen salto eta harrezkero 30 urtean aritu da nekazaritzari emana Elgoibarko Txillarre baserrian, "zailtasunei aurre egiten, hainbat erakundetan lan eskerga eginez, eta beti, begirada zorrotz eta kritiko batekin eta landa eremua hobetzeko helburuarekin", nabarmendu dute sari emaleek. Peio Rubiok erretiroa hartu berri du. Hona gainerako sarituak:

  • Erakunde pribatuen arloan: Ibarbi Elkartea. Errezil Sagarraren Ibilbidea
  • Erakunde publikoen arloan: Orexako Udala. Orexa Bizirik
  • Urteetako ibilbideari: Peio Rubio Urbieta nekazaria
  • Emakumeak Landa Eremuan saria: azoketako emakume baserritarrak

Landaola, Gipuzkoako landa eremuaren garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzaren laguntzarekin landa ingurunearen iraunkortasuna bermatu eta sustatu asmoz lana egiten du. Landaola, Gipuzkoako sei Landa Garapen Elkartek osatzen dute: Behemendi, Deba-Garaia, Debemen, Goimen, Tolomendi eta Urkome.

2019 01 31 Landaola sariak sarituiak itziar peio rubio

2019 01 31 Landaola sariak sarituiak itziar peio rubio 2