Deba Bailarako 17. Ezti Lehiaketan bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten Julian Villena eta Nagore Dorronsoro eztigileek. Zortziko eztia izenarekin komertzializatzen dute euren produktua. Asier Martin Bergararrak lortu zuen lehen saria. Deban lehen hiru postuetan sailkatu ziren eztigileek parte hartuko dute Gipuzkoako txapelketan, Zegaman egingo duten Erlezain Egunean.
• Txillarrek lehen postua barazkietan
Barazki Lehiaketan Txillarre baserriko Peio Rubiok eskuratu zuen lehen saria. Garaikurra eta 300 euro jaso zituen saritzat. Horrez gainera, Posturik Onenaren Saria ere irabazi zuen Txillarre baserriak.
• Mausitxako gazta hirugarren postuan
Feria berean gaztagileentzako ere egon zen saririk eta Mausitxa baserriko Jesus Ansolak 250 euroko hirugarren saria jaso zuen, iaz moduan. Arabako La Lezeko gaztak irabazi zuen Debako gazta txapelketa, eta Ordiziako Joseba Insaustik lortu zuen bigarrengoa.
2019ko urte berriko ferian saritutako guztiak
∞Lotura duten albisteak: