Merkataritza txikia sustatzeko kanpaina jarri dute martxan Mendaron

Barren.eus 2018ko abe. 20a, 11:52

Mendaroko merkataritza sustatzeko kanpaina jarri dute martxan Eguberrietarako, Mendaroko Udalak eta merkatariek elkarlanean.

Bost euroko erosketa bakoitzeko, establezimenduak hamar zenbakidun txartel bat emango dio erosleari, zozketa batean parte hartzeko. Urtarrilaren 6an egingo dute zozketa. Haurraren nazio loteriako lehen, bigarren eta hirugarren zenbaki sarituekin bat datozen txartelek jasoko dute saria. Mendaroko dendetan gastatzeko hiru erosketa txeke izango dira sariak: 250 eurokoa, 150 eurokoa eta 100 eurokoa. Saritutako txartelen jabeek hamar eguneko epea izango dute saria jasotzeko, hau da, urtarrilaren 18ra arte. Informazio osoagoa: www.mendaro.eus

2018 12 20 Mendaro merkataritza kartela