Iruñeako El Mercao jatetxeak irabazi zuen Bacalaos Alkorta pintxo txapelketa

Barren.eus 2018ko aza. 21a, 13:44

Bacalaos Alkorta Eibarko Hiria Pintxo Txapelketaren bigarren ekitaldiko finala jokatu zuten domekan Eibarren, eta Iruñeako El Mercao jatetxeak eginiko pintxoari eman zion sari nagusia epamahaiak. Debabarreneko pintxo onenaren saria, berriz, Ermuko Sagarra tabernak jaso zuen.

Eibarko udaletxeko patioan egin zuten Bacalaos Alkorta pintxo txapelketako finala, “showcooking” modura antolatu zuten saioan. Finalerako sailkatuek, tartean Elgoibarko kanporaketa irabazi zuen Viento Sur Gastrotekak, jendaurrean prestatu zituzten pintxo finalistak eta, horiek probatu eta gero, epaimahaiak sari nagusia Iruñeako El Mercáo de Pamplona-ri ematea erabaki zuen, hain justu ere, XIII. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa irabazi du aurten El Mercao jatetxeak, Camarón de la Concha pintxoarekin. Epaimahaiko kideetako bat izan da Iosu Muguerza sukaldari elgoibartarra, Mireia Alonso, Jesus Portugal eta Aitor Buendiarekin batera. Lehiaketarako lehengaia, berriz, Elgoibarko Bacalaos Alkorta enpresak jarri du. El Mercáo jatetxeko sukaldari Jorge Otxoak Bakatorri izeneko pintxoa aurkeztu zuen Eibarren. Lehen saria irabazteagatik txapela eta 1.000 euro jaso zituen saritzat.

 • Euskal Herriko pintxogilerik onenak

Debabarreneko hiru ordezkariekin batera, alegia, Elgoibar, Eibar eta Ermuko kanporaketetako pintxo irabazleak: Viento Sur (Elgoibar), Baratze (Eibar) eta Sagarra (Ermua), 2018an Euskal Herriko beste eskualdeetan egin diren lehiaketak irabazi dituzten ostalariak lehiatu ziren finalean, honako hauek: Hondarribiko Gran Sol (Gipuzkoako Txapelduna), Durangoko Kobika (Bizkaiko Txapelduna eta 2017ko I. Edizioaren Irabazlea), Gasteizko El Portalon (Arabako Txapelduna) eta Iruñako El Mercáo de Pamplona (Nafarroa eta Euskal Herriko Txapelduna). Horiekin batera, antolatzaileek zortzigarren parte-hartzaile bat gonbidatu zuten ekitaldira: Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren azken edizioan saria jaso zuen Astrabuduako “Coppi”, “Una de callos” izeneko proposamenarekin. Azken honek irabazi zuen gainera, Herritarren Saria. Aurkezpen onenaren saria Durangoko Kobikak jaso zuen.

2018 11 18 Pintxoen 2 Lehiaketa Bacalaos Alkorta

2018 11 18 Pintxoen Lehiaketa Bacalaos Alkorta finalistak pintxoekin

2018 11 18 Pintxoen Lehiaketa Bacalaos Alkorta dorelin castillo viento sur 1jpg