Bigarren eskuko azoka Mendaron, azaroaren 18an

Barren.eus 2018ko aza. 16a, 08:24

Bigarren eskuko azoka antolatu dute Mendaron azaroaren 18rako. Ez da estreinako aldia, baina honako honek izango du berezitasunik.

11:00etan zabalduko dute azoka, eta 15:00ak bitartean produktu askotarikoak erosteko aukera izango da. Era berean, Mandira Studiok haurrentzako tailerra ere jarriko du, birziklatutako materialarekin sormena lantzeko. Azokan erosketaren bat egiten dutenen artean, berriz, 10 euroko bost bale zozketatuko dituzte, herriko dendetan gastatzeko.

2018 11 16 mendaro azoka 2 eskua