Abenduaren 11n zabalduko dute Mercadona Elgoibarren

Barren.eus 2018ko aza. 12a, 15:18

Abiada bizian doaz Mercadona merkatal zentroko obrak eta beste jardunik ez dago kalean. Arduradunek jakinarazi dute abenduaren 11n zabalduko dutela denda, eta aurrez, azaroaren 19tik 30era, informazio bilerak egingo dituztela.

Informazio bilerak eskainiko ditu Mercadonak Elgoibarren, egunero, azaroaren 19tik 30era bitartean, 10:30ean eta 17:30ean, IMHn. Mercadonari buruzko informazioa emango dute bileran eta joan nahi duenak izena eman behar du aurrez, telefono zenbaki honetara deituta: 690 034 100. Joaten diren guztiek Mercadonako produktu-sorta bat jasoko dute.

∞Lotura duten albisteak:

2018 11 12 mercadona elgoibar obretan 1

2018 11 12 mercadona elgoibar obretan

2018 11 12 mercadona elgoibar pasabidea