Elgoibarko merkatarien Stock Feria jendetsua izan da

Barren.eus 2018ko urr. 6a, 15:12

Txankakua merkatari elkarteko 21 merkatarik haien produktuak ohikoa baino prezio baxuagoan atera dituzte kalera gaur. Jendetsua izan da Stock Azoka, ehun ehuroko sei erosketa txeke zozkatu dituztenean batez ere.

Urtero legez, herritar ugari batu da Txankakuak antolatutako Stock Feriara. Maalan egin dute aurten ere, hirugarren urtez. Herriko 21 merkatarik jarri dituzte postuak aurten (iaz 17 izan ziren). Mauken azokako une gorena, baina, 14:00etan ailegatu da. Ordu horretan egin dute 100 euroko sei erosketa txekeen zozketa, Maalako parkea jerndez gainezka zegoela. Izan ere, sariak eskuratzeko ezinbestekoa da saritutako txartela zozketaren unean bertan agertzea. Lehen zenbaki sarituen jabeak nahiko azkar agertu dira Maalako eszenatokira, baina azken sariari gehiago kosta zaio saritua aurkitzea. Honako hauek izan dira sei irabazleak: Malen Carrascosa, Lourdes Iturriondo, Mariaje Iranzo, Marian Elizburu, Ina Bilbao eta Maria Cid.

 

2018 10 06 stock feria txankakua elgoibar