Herriko 21 merkatarik hartuko dute parte Txankakuaren Stock azokan

Barren.eus 2018ko urr. 3a, 14:11

Merkataritza txikiari bultzada emateko asmoz, Stock Feria antolatu du Elgoibarko Txankakua merkatari elkarteak zapaturako. Herriko 21 merkatarik hartuko dute parte Maalan egingo den azokan. Ohi duten legez 600 euro ere zozkatuko dituzte.

Stock Feria 10:00etatik 14:30era egingo dute Maalan. Guztira, herriko 21 merkatarik hartuko dute parte: Arauri, Astigarraga, Ecenarro, Ene Bada, Evoka, Ikus, Ferpi, G&M, Garate, Goiara, Ipintza, Iria, Iriondo, Klitz, Moma, Muruamenduaraz, Nalai, NuVan, Sara, Uzuri eta Gobike. 

 • 600 euroren zozketa
Txankakuako maskotak 11:30etik 14:30era ibiliko dira azoka gunean eta 14:00etan 600 euro zozkatatuko dituzte erosketa txeketan. Ezinbestekoa da zozketa unean Maalan egotea saria jaso ahal izateko.

Ikus 2017ko Stock Feria, iruditan

2018 10 03 stock feria elgoibar txankakua 2017 zozketa