Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Udazkena iritsi aurretik kolore arrea hartu dute gure inguruko pinudiek. Gorritu dira udazkenean ere gorritzen ez direnak, eta suak pasatuta moduan daude gero eta mendi sail handiagoak. Gaixo daude Insignis pinuak, 'Lecanosticta acicola' onddoak jota, eta gaur gaurkoz, gaitzak ez du sendabiderik. Pinadiak jo beste erremediorik ez dute baserritarrek, eta kezkatuta eta haserre daude, pinua bota ostean zer sartu ere ez dutelako garbi. Pinadiak kaltetuta dituzten baserritarren iritzia jaso dugu.

Gipuzkoa eta Bizkaiko pinudiak gaixorik daude, eta inguru kaltetuenak Azpeitia eta Errezil ingurua eta Mendaro direla esan berri du Fernando Opakua Gipuzkoako basogintza elkarteko zuzendari teknikoak. Pinus radiata edo Insignis pinua da gaixotu eta gorritu dena, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko gure mendietan espezierik zabalduena den arbola hain zuzen ere (%33). Edo nahiago bada, basogintza-egurgintza sektorearentzako espezierik errentagarriena dena da hilzorian dagoena, urtetan gure baserritarrentzat ekonomia-iturri nagusia izan dena. Datu bat: gaur egun, Insignis pinua eta eukaliptoa dira gehien aprobetxatzen diren espezieak Euskal Herrian (mozteen %80 eta %13, hurrenez hurren). 

Gaitza izugarri azkar ari da zabaltzen eta esan barik doa baserritarrak kezkatuta daudela oso. Baserritarrak diogu, Bizkaiko eta Gipuzkoako mendien %80 jabetza pribatukoak direlako eta baserritarrak direlako jabe horietako asko, Euskadiko Egurraren Elkarteak emandako datuen arabera. Horregatik jo dugu haiengana beste inorengana baino lehen, lehenaz gain -errazik ez zutelako lehen ere- asko ilundu zaielako etorkizuna. Baina ez dira kaltetu bakarrak, jakina, asko direlako basogintza-egurgintza sektoretik bizi direnak gurean: basogintzan dihardutenak, zerretakoak, papergintzakoak, altzarigintzakoak... Pinu egurrak diru asko mugitzen du, eta askori ematen die jaten. Datu eguneraturik ez dago, baina kalkulatzen da egurretarako 10.000 tona bat egur mugitzen dela hemen egunero (500.000 bat euro), eta papererako 2.500 bat tona.

pinuak gaixo elgoibar prudentzio izagirre ubai txiki kalamua

2018 09 07 pinuak gaixo mendaro iñaki elortza eukaliptoagaz

pinuak gaixorik elgoibar miguel juaristi lizundia txabola

pinuak gaixorik elgoibar aiastia

pinuak gaixorik elgoibar aiastia karakate

2018 09 07 pinuak gaixorik elgoibar arriaga

Lehiaketa 2018

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza