Bigarren saria San Roke tabernako Ortuko Poztasuna izeneko pintxoari eman diote. Herritarren saria, bestalde, Urazandi auzoan dagoen Asgi tabernako Kono Txiki Kurruskaria pintxoak eskuratu du.
Herritarren parte-hartzea "nabarmena" izan dela adierazi dute antolatzaileek, eta guztira, 6.301 boto-txartel zenbatu dituztela (iaz 6.189 boto-txartel zenbatu zituzten). Botoak eman dituzten herritarren artean bi sari zozketatu ditu Udalak. Batetik, bi lagunentzako dastatze menua Belaustegi jatetxean. Sari banaketa ekitaldian egin dute zozketa eta Daniel Alonsoren izena atera da (ordezkoa Elena Badua); eta, bestetik, Txankakuako dendetan gastatzeko 150 euroko erosketa bonoa Catak irabazi du (ordezkoa Etxeberria).
Elgoibarko alkate Ane Beitiak tabernariek gero eta ahalegin handiagoa egiten dutela nabarmendu du udaletxean egin duten sari banaketa ekitaldian. Ildo beretik, epaile lanetan aritu den Aitor Buendia kazetariak pintxoen kalitatea eta aniztasuna azpimarratu ditu, eta baita pintxo lehiaketa egin den egunetan Elgoibarren sortu den giroa ere. "Nire ustez giro polita sortu du lehiaketak Elgoibarren. 11.000 biztanleko herri gutxik lortzen du horrelako lehiaketa baten bueltan giro hori sortzea", esan du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, batez beste, 350 pintxo saldu ditu taberna bakoitzak.
Hona hemen Lehiaketan parte hartu duten 26 pintxoak -PDF-
∞Lotura duten albisteak:
- Martxan da Elgoibarko pintxo onena aukeratzeko lehia (2018-06-28)
-
Gastronomia munduko izen ezagunek osatuko dute Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren epaimahaia, 10. urteurrena dela-eta (2018-06-18)
- Pintxo Lehiaketa: Malape tabernak irabazi du epaimahaiaren saria eta San Rokek herritarrena (2017-07-05)
- Viento Sur irabazle pintxo lehiaketan eta San Rokerentzat Herritarren Saria (2016-06-22)
- Pintxo lehiaketa Elgoibarko 25 tabernatan egingo dute, ekainaren 15etik 18ra bitartean (2016-06-07)
-
Tantaka jatetxeko pintxoa saritu du epaimahaiak eta Sigmakoa izan da herritarren gustukuena (2015-06-24)
-
Gabi jatetxeak irabazi du pintxo lehiaketa eta Sigmak jaso du Herritarren Saria (2014-06-18)
- 32 tabernak parte hartuko dute Elgoibarko pintxo lehiaketan, iaz baino zazpi gehiagok (2014-06-02)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- Hasi da pintxo onena aukeratzeko lehia (2013-06-26)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Pintxo lehiaketa ekuadorrera iritsi da (2012-06-21)
- Hogeita bat tabernak hartuko dute parte laugarren pintxo lehiaketan (2012-06-14)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan (2010-06-17)
- Tabernen arteko II. Pintxo Lehiaketa ekainaren 24an eta 25ean izango da (2010-05-13)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)