Haur eta gaztetxoentzako hegaztien erakusketa izan zen hileko azken zapatuko feriako berritasuna. Urruzuno baserrikoek ahate mutua, indioliar beltza, antzarrak, gineako oiloak, euskal oiloak, ahateak… jarri zituzten ikusgai Kalebarren plazan.
Kalamua guraso elkarteak kudeatu zuen txosnan baserrietako produktuekin eginiko pintxoak saltzeaz gainera, Mausitxa baserriko gazta bat ere zozketatu zuten. 2287 zenbakia izan zen saritua eta 0655 zenbakia da ordezkoa.