Goizean, herriko baserritarrek ekoiztutako produktuak Kalebarren plazan ipiniko dituzte salgai, eta 11:00etatik aurrera, pintxoak dastatu ahal izango dira Elgoibarko Herri Eskolako Guraso Elkartearen txosnan. Bestalde, Kale Kantariak giroa alaitzen ibiliko dira 12:00etatik aurrera kaleetan.
• Urruzuno baserriko hegaztiak
Haur eta gaztetxoentzako hegaztien erakusketa izango da zapatuko feriako berritasuna. Urruzuno baserritik ahate mutua, indioliar beltza, antzarrak, gineako oiloak, euskal oiloak, ahateak… ekarriko dituzte. Hegazti mota bakoitzaren arrautzaren ezaugarriak ere azalduko dituzte. Gainera, txikienek lumekin eskulanak egingo dituzte. Eguerditik aurrera, Aita Agirre plazan ganadu erakusketa egongo da.